Gazteak ekonomia sozial eta solidariora hurbiltzea
eta lanean has daitezen erraztea
Akitania Hegoaldeko, Euskadiko eta Nafarroako mugaz gaindiko eremuan.

01.01.2024 31.12.2026

JeunESS proiektua

JeunESS proiektuaren helburua da ekonomia sozial eta solidarioa (ESS) eta ekintzailetza kooperatiboa sustatzea, gazteen enplegagarritasuna hobetzeko eta haien laneratzea errazteko Akitania Hegoaldeko, Euskadiko eta Nafarroako mugaz gaindiko eremuan.

Helburu horrekin, mugaz gaindiko estrategia bat eta ekintza-plan bat abiaraziko dira, gazteak ESSaren inguruan sentsibilizatzeko eta ekonomia-mota horrek eskaintzen dizkien aukerak ezagutarazteko, lan-merkatuan errazago sar daitezen.

Proiektua 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean garatuko da.

Buletina

Agenda, topaketak,… Harpidetu gure informazio-buletinean, JeunESS proiektuaren inguruko berririk gal ez dezazun.

Berriak

Mugaz gaindiko 6 topaketa aurreikusita daude (lurralde bakoitzean bi: Akitania Hegoaldean, Euskadin eta Nafarroan) 2024tik 2026ra bitartean Talde Eragileko gazteekin, ekonomia sozial eta solidarioaren inguruko sentsibilizazio-tresnak garatzeko, ESSko enpresetan praktikak egiteko eta ekintzailetza kolektiboa esperimentatzeko.

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Mugaz Gaindiko Gunea

ANEL, CBE du Seignanx eta KONFEKOOP elkarteek elkarren arteko lankidetza indartzea erabaki dute. Horretarako, elkarte estrategiko bat sortu dute NAEN (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) euroeskualdean, indarrak batzeko eta, zehazki, Frantzia eta Espainia arteko lurraldearen garapen sozialaren alde jarduteko.

Helburu hau dute elkarteok: mugaz gaindiko eskualde hori ekonomia sozial eta solidarioari eskainitako eremu dinamiko bat bihurtzea.

JeunESS proiektua elkarte estrategiko horren parte da, eta ekonomia sozial eta solidarioaren garapenean laguntzen du.

Europako bazkideak

JeunESS proiektuak ESSko erreferentziazko 6 erakunderen babesa du Nafarroan, Euskadin eta Akitania Hegoaldean.