Akiatania Hegoaldea
Seignanxeko Enplegu Arroaren Batzordea (CBE) 1993an sortu zen. Ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioetan oinarritutako lurralde-garapen solidarioa sustatzeko 1901 Legeak babestutako elkartea da. Haren jarduerak hainbat eremu hartzen ditu barne, hala nola enplegua, gizarteratzea eta laneratzea, garapen ekonomikoa, tokiko elikadura-zirkuituak eta etxebizitza ekologikoa. Akitania Hegoaldeko Ekonomia Lankidetzarako Lurralde Poloa (PTCE) ere bultzatzen eta koordinatzen du, zeinak eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza sustatzen baitu, lurraldearen garapen harmoniatsuari begira.
Europar Batasunak finantzatu du JeunESS proiektuaren % 65, Interreg VI-A Espainia-
Nafarroako Gobernuak finantzatzen lagundutako proiektua.