POCTEFA mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programa da, Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugaldeko lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortua. INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren akronimoa da POCTEFA 2021-2027.
POCTEFA 2021-2027 Europako finantza-laguntzen seigarren belaunaldiari dagokio, eta eremu horretako integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea du helburu. Programan parte hartzen duten Pirinioetako bi aldetako eta itsasertzeko eremuetako eragileek sortu eta kudeatutako mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak finantzatzen ditu, eskualdearen garapen adimenduna, jasangarria eta integratzailea babesteko asmoz.
Programak Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugaldeko lurraldearen garapen jasangarria sustatzen du, mugaz gaindiko lankidetzaren bidez. Lurraldearen garapen-aldeak murrizten eta indarrak batzen laguntzen du, garapen jasangarria eta lurraldea osatzen duten eskualdeen arteko kohesioa lortzeko. Laburbilduz, Europako funtsen bidez, biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du programak.
POCTEFA 2021-2027 programaren hizkuntza ofizialak gaztelania eta frantsesa dira.
JeunESS proiektuaren helburua da ekonomia sozial eta solidarioa (ESS) eta ekintzailetza kooperatiboa sustatzea, Akitania Hegoaldeko, Euskadiko eta Nafarroako mugaz gaindiko eremuan gazteen enplegagarritasuna hobetzeko eta lanean has daitezen errazteko.
Helburu horrekin, mugaz gaindiko estrategia bat eta ekintza-plan bat abiaraziko dira, gazteak ESSaren inguruan sentsibilizatzeko eta ESSak eskaintzen dizkien aukerak ezagutarazteko, lan-merkatuan errazago sar daitezen.
Proiektua 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean garatuko da.
Gazteek benetako zailtasunak dituzte lana lortzeko Pirinio Atlantikoak (Akitania Hegoaldea), Euskadi eta Nafarroa barne hartzen dituen mugaz gaindiko eskualdean.
Gainera, gehienek ez dute ondo ezagutzen ekonomia sozial eta solidarioa, ezta ekonomia-mota horrek balio sendoetan —demokrazia, emantzipazioa eta elkartasuna— oinarritutako ibilbide profesionala eraikitzeko eskaintzen dituen aukerak ere.
Hala ere, gazte horiek ESSaren etorkizuneko belaunaldia gorpuzten dute, eta mugaz gaindiko eskualde horretako enplegu iraunkorraren erdigunean daude.
Beraz, gazteek ESSarekin bat egitea erronka komuna da hiru lurraldeetan: Akitania Hegoaldean, Euskadin eta Nafarroan.
Erronka horri aurre egiteko, proiektuan parte hartzen duten ESSko eragileek konpromisoa hartu dute gazteak ekintzailetza kooperatiboaren eta ESSak eskaintzen dituen aukera ugarien inguruan sentsibilizatzeko.
JeunESS proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.
Proiektuak Nafarroako Gobernuaren finantzaketa ere badu.
Talde Eragilea osatzen dute 18 eta 30 urte bitarteko dozena bat gazte gonbidatu dira beren iritzia ematera, esperimentatzera eta ideiak partekatzera, JeunESS proiektuaren esparruan garatu eta abiarazitako ekintzak ebaluatzeko eta baliozkotzeko asmoz.
Talde Eragilean parte hartuta, honako hauek egin ahal izango dituzte gazteok:
Akitania Hegoaldeko, Nafarroako eta Euskadiko ESSaren arloko enpresak hobeto ezagutu.
Mugaz gaindiko topaketetan eta koordinazio-bileretan parte hartu, beren iritzia emateko eta proiektua hobetuko duten ideiak proposatzeko.
Ekitaldi bakoitzean izandako esperientziak partekatu, elkarrizketa, bideo eta abarren bidez.
14 urtetik (oraindik eskolan) 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago.
18 eta 30 urte bitarteko gazteak dira hartzaileak, eta horietako batzuek interesa dute ekintzailetzan.
JeunESS proiektuaren helburua da gazteak Akitania Hegoaldeko, Nafarroako eta Euskadiko ekonomia sozial eta solidarioan inplikatzea.
Horretarako, bazkideek proiektuaren garapenean parte hartzera bultzatu nahi dituzte gazteak.
Le projet JeunESS a été cofinancé à 65% par l’Union européenne à travers le programme Interreg VI-A Espagne-France-Andorre (POCTEFA 2021-2027). L’objectif du POCTEFA est de renforcer l’intégration économique et sociale de la zone frontalière Espagne-France-Andorre.
Projet co-financé par le Gouvernement de Navarre.