1. topaketa Pauen egin zen, 2024ko azaroaren 21ean eta 22an. Hiru lurraldeetako 15 bat gaztek parte hartu zuten ekitaldi horretan. ESSa ezagutu ahal izan zuten sentsibilizazio-joko baten bidez («Traité ZZ»), eta ESSaren arloko 2 egitura bisitatu zituzten Pauen: Ecloz elkartea (enplegua helburu duen enpresa bat) eta Habitat Jeunes Pau-Pyrénées elkartea.