JeunESS proiektuaren esparruan, bazkideek ekintza zehatz batzuk abiarazi dituzte, gazteei ekonomia sozial eta solidarioa ezagutarazteko, ekintzailetza kolektiboa sustatzeko eta ESSaren ikusgarritasuna indartzeko mugaz gaindiko eskalan.
Gazteak ekonomia sozial eta solidarioren inguruan sentsibilizatzeko mugaz gaindiko programa bat diseinatu eta abiaraztea frantsesez, gaztelaniaz et euskaraz.
JeunESS proiektuak gazteei zuzendutako programa berritzailea ezarriko du, ekonomia sozial eta solidarioa —hau da, gizakia eta lankidetza bere funtzionamenduaren erdigunean jartzen dituen eredu ekonomikoa— bere osotasunean ezagutarazteko.
Programa frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz egongo da eskuragarri, eta tresna pedagogiko ludikoak eta askotariko gazteentzat egokituak eskainiko ditu. Belaunaldi berriak ESSaren balio eta praktiken inguruan sentsibilizatzeko aukera emango du Frantzia eta Espainia arteko mugaren bi aldeetan, tresna zehatzak, partaidetzakoak eta kulturartekoak erabiliz.
Ekintzailetza kolektiboa esperimentatzeko programak diseinatu eta aplikatzea:
Proiektuak, gainera, ekintzailetza kolektiboaren esperientzia zuzena bizitzea proposatuko die gazteei, hain zuzen ere tailer eta proiektu praktikoetan parte hartuz.
Halaber, gazteei ESSko enpresetan praktikak egiteko aukera ere eskainiko die.
Esperientzia horiek —batzuetan mugaz haraindiko mugikortasunaren bidez— aukera paregabea emango diete etekin ekonomikoa eta onura soziala uztartzen dituzten egituren egunerokotasuna ezagutzeko, eta, aldi berean, lankidetza eta jasangarritasuna sustatzeko.
ESSa sustatzeko mugaz gaindiko estrategia bat garatzea, ekonomia sozial eta solidarioaren ikusgarritasuna eta erakargarritasuna areagotzeko.
Azkenik, JeunESS proiektuak mugaz gaindiko komunikazio-estrategia bat garatzeko konpromisoa hartu du, ekonomia sozial eta solidarioa publiko zabalago bati ezagutarazteko. Helburua? Proiektu inspiratzaileak, ESSaren arloko ibilbide profesionalak eta gazteei arlo horretan eskaintzen zaizkien aukerak nabarmentzea. Estrategia horren bidez, ESSaren erakargarritasuna indartu nahi da, etorkizuneko gizarte bidezkoago eta solidarioago bat lortzeko bide etiko eta berritzaile gisa.
Le projet JeunESS a été cofinancé à 65% par l’Union européenne à travers le programme Interreg VI-A Espagne-France-Andorre (POCTEFA 2021-2027). L’objectif du POCTEFA est de renforcer l’intégration économique et sociale de la zone frontalière Espagne-France-Andorre.
Projet co-financé par le Gouvernement de Navarre.